XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bai, ¡zuri!... ¡zuri!... aiñ premiazkoa izango da orixe....
- ¡A mutill, mutill! ¿oraindik eztek ikasi lengo eguneko lezioa?.
- ¿Zer lezio?.
- Ondo bazaude buruti
Ikasi ondo ta ez aztu.
- ¿Eta oraindik ere esango dirak, Joxe, eztagoala arrisku andirik automoille oietan?.
- Ez beñepeiñ, zuk uste adiña.
- Ago ixillik: begiraiok bestela, lokatzaz bazter guziak zikinduaz datorren orri, ta alde egin dezagun emendik.
- Baita trenare ortxe dator.
- Bai; bata bestearen leian, zeiñ lenago, zetozek.
¿Eta etzaik iduritzen or arrisku andirik dagoanik?.
- Or bai, baña....
- Or baño oian obe noski, ¿e?.
- Noiz nola.
- Automoille oiek gauza bat bakarrik zeukatek ona.
- ¿Zer?.
- Gaixorik gabe illtzea; Txapelandik esan oi dik, jokorik onena banka dala.
- ¿Zergatik ba?.